Publicador de contenidos

Atrás

Una veintena de estudiantes de auxiliar de enfermería reciben formación para poder atender a las personas mayores en su idioma

2

05·05·2017


Adinekoen hizkuntza eskubideak errespetatzeko asmoz, Inmakulada ikastetxean erizain laguntzaile zikloa ikasten ari diren 20 ikaslek hiru formazio saio egin dute.

Inmakulada ikastetxeak Erdi Mailako Heziketa ziklo bat eskaintzen du Erizain laguntzaile espezialitatean. 20 ikasle inguru ari dira bi urteko espezialitate horretan.

Egun hauetan hizkuntzaren inguruko hiru saio jaso dituzte, Banaiz Bagara elkarteak, AEK euskaltegiak eta Hernaniko Udalak elkarlanean antolatuta.

Lehenengo saioa apirilaren 27an izan zuten. Zahartzaroa eta hizkuntzaren inguruko kontzientziazio saioa izan zen. Zahartzen ari den jendarte batean gaude, gero eta zaintza lan gehiago behar duen jendarte batean, eta lan horretan hizkuntzak ongi kudeatzeak berebiziko garrantzia du. Pertsona bakoitza bere hizkuntzan artatzea, eskubidea izateaz gain, emozionalki ere oso garrantzitsua da. Zaintzaileak hizkuntza eskubideak errespetatzeko eta egoera horiek ahalik eta egokien kudeatzeko prestatzea inportantea da.

Bigarren saioa maiatzaren 2an izan zuten. Saio horretarako euskaraz ez dakiten ikasleak eta euskaraz dakitenak bereizi egin ziren. Euskaraz ez dakitenekin zaintza lan jakin bat euskaraz landu zuten AEKko irakasle baten laguntzarekin. Ikasturtean zehar zaintza lanak euskaraz egiten ikasteko landu duten metodologia erabili zuten. Herriko bi euskaltegiak eta Banaiz Bagara elkarteak ikasturtean zehar diseinatu duten metodologia erabili zuten. Udal Euskaltegian urtean zehar probatzen aritu dira etxez etxeko udal langileekin, eta Inmakuladako ikasleekin probatu nahi izan dute orain.

Bien bitartean, Xabier Lertxundi Zerbitzu Sozialetako lehendakariak eta solairu arduradun batek Hernaniko Zerbitzu Sozialetan euskararen erabilera lantzeko hartu eta praktikan jarri diren irizpideen berri eman zieten ikasle euskaldunei.

Hirugarren saioa maiatzaren 3an egin zuten, bi taldetan bereizita hau ere.

 

1 2