Publicador de contenidos

Atrás

Axpi eta Ruiz de Eginok artez jantziko dituzte Hernaniko kaleak

2
Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntza deialdia egin zuen iaz Udalak. Lehen deialdi horretan zazpi artista aurkeztu ziren eta horietako bik irabazi dute: Ainara Azpiazu Adurizek -Axpi- eta Aitor Ruiz de Eginok. Axpik Ezkiaga pasealekuan mural bat margotuko du datorren urteko udaberrian, frontoiaren atzeko horman, hain zuzen. Aitor Ruiz de Eginoren bi eskulturak Atarrabiyo parkean eta Ave Marian ipiniko dira datozen asteotan.

30·10·2017


Hernaniko Udalaren Kale arte sorkuntzarako diru-laguntzen lehen deialdiak ditu irabazleak. Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" eta Aitor Ruiz de Egino.

Kale sorkuntza sustatzeko diru-laguntzen lehen deialdian zazpi egitasmo aurkeztu ziren: 3 pintura, 3 eskultura eta 1 argazkilaritza arlokoak. Horietatik bi aukeratu zituen epai-mahaiak. Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendaria, Victor Goikoetxea artista, eta Maria Otaegi eta Koro Etxeberria udal zinegotziak izan dira epai-mahaikideak.

Arte plastikoek Hernaniko kaleetan duten presentzia areagotzea da Udalaren diru-laguntza programa horren helburua. Iazko deialdian 10.000 euro eman zituen horretarako. Aurten ere deialdia prestatzen ari da eta kopuru bera aurreikusten du. Oinarriak datozen asteetan argitaratuko dira GAOn.

1 2