Publicador de contenidos

Atrás

BiziBusa martxan da berriz

Doakoa da eta aurretik izena eman behar da: 687 841 628 deituta edo bizibusa@bizion.eus helbidera mezua bidalita.

31·03·2017


Astelehenetik ekainaren 22 bitartean, 12 urte arteko umeek eskolara joan ahalko dute bizikletaz eta taldean. 8 urtetik beherako haurrak gurasoek lagundu beharko dituzte, eta 8 eta 12 urte artekoak, ordea, bakarrik joan daitezke. Mugikortasun jasangarria bultzatzen da ekimen honekin, baita ikasleen jarduera fisikoa sustatu eta haien osasuna hobetu ere. Guztira, 20-25 minutuko ibilaldiak dira. Bizikleta, goiza aktibo hasteko gogoa eta kaskoa da ikasleek behar dituzten osagai bakarrak.

Info +

http://www.hernani.eus/eu/mugikortasuna