Publicador de contenidos

Atrás

Los ayuntamientos de Hernani, Usurbil y Oiartzun recurren el permiso medioambiental del Gobierno Vasco que avala la construcción de la incineradora en Zubieta

Una representación de los tres ayuntamientos han explicado, en una comparecencia conjunta en Usurbil, por qué han recurrido que la decisión del Gobierno Vasco de renovar el permiso medioambiental al segundo proyecto de incineradora. En su opinión, “el Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco se ha convertido en cómplice de la incineradora puesto que ha otorgado este permiso saltándose los procedimientos legales".

28·06·2017


2016ko apirilaren 11ko ebazpenean Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak EAJk eta PSE-EEk Zubietan egin nahi duen erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) eman zion Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari. Aurrekariak ezagututa, Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalok errekurtsoa jartzea erabaki zuten. Izan ere, gaur salatu dutenez, “ikusi dugu Eusko Jaurlaritzak, prozedura guztiak ahaztuta, Ingurumenaren Baimen Bateratua automatikoki eman duela”.

Hauek dira IBBa baimentzeko orduan egindako arau-hausteak:

1)    Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena (IEA) iraungita zegoen, bi urteko epean obrak ez zirelako hasi. Baimen honen aldaketa egiteko prozedura bera ere urratu egin da.
2)    2010eko Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) ere iraungita zegoen, ebazpenak berak ezartzen zituen epeak igarota zeudelako. 2016ko martxoaren 7ko ebazpena, zeinak IBB luzatzen den, baliogabea da, ez duelako justifikaziorik eta legez kontrakoa delako. IBB iraungitzen denean, ezin da gehiago luzatu.
3)    2016ko apirilaren 11ko ebazpena ez da ongi justifikatu. Ez dago espedientean inongo txostenik aldaketa ez dela funtsezkoa oinarritzeko. Gainera, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena (IEA) eta Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) ez ziren argitaratu. Hori gutxi balitz, bi baimen horiek ebazpen bakar batean eta organo berak onartu ditu, legea urratuz.
4)    URA agentziari txostena eskatu eta erantzuna jaso gabe baimena eman da, legezko epea bete gabe eta beste txostenik eskatu gabe.

“Arrazoi ugari daude egoera hau salatzeko: Eusko Jaurlaritzak prozedura guztiak urratu ditu, ingurumenaren ikuspuntutik Zubietako erraustegiaren proiektua kaltegarria da eta Europako zuzentarauak zein hortik eratorritako legedi eta plangintzen irizpideak urratzen dira”, ohartarazi dute.

“Ingurumen Saila zergatik ibili da presaka 11 lanegunetan dena tramitatzeko? Ingurumen Sailaren funtzioak ingurumenaren zaintza izan behar badu ere, interes partidistei erantzun diola argi ikusi dugu”, salatu dute.

“Jakin badakigu erraustegiaren proiektua batzuentzat zein garrantzitsua den. Edozein pauso emateko presaka eta korrika, ezkutuan eta modu ezegokietan ikusi izan ditugu EAJk eta PSEk Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan dituzten ordezkariak. Oraingo honetan, Zubietako erraustegia egiteko bidea erraztu dietenak, beharrezko prozedurak jarraitu gabe, Jaurlaritzako Ingurumen Sailekoak izan direla”, erantsi dute.

“Gipuzkoarron osasunarentzako, ingurumenerako eta ekonomiarako kalte handiak ekarriko dizkigu proiektu honek, beraz, ezin dugu isilik geratu Ingurumen sailak egindako prozedura eta arau urratzeak ikusita”, adierazi dute Oiartzungo, Usurbilgo eta Hernaniko ordezkariek.

“Gipuzkoarrok errespetua merezi dugu eta, berriro ere, erraustegiaren proiektua nola edo hala egin nahi dutenei eta euren konplizeei esan behar diegu ez gaudela geldi eta gure herritarren eskubideak defendatzeko lanean jarraituko dugula”, berretsi dute.