Publicador de contenidos

Atrás

Ezpelari eragiten dion ar izurrite baten aurkako tratamendua ematen hasi dira udal lorazainak

1
Ezpelari ikaragarri eragiten ari zaion ar izurrite bat antzeman du udal lorezaintza zerbitzuak eta horren kontrako tratamentua egiten hasi da.

26·04·2017


Cydalima perspectalis tximeleta jatorriz asiarra da eta, Europan lehen aldiz 2007an antzeman zen arren, iberiar penintsulara 2014an sartu zen. Ezpel silbestre nahiz landaturiekoei eragiten die.

Hernanin iaz sumatu ziren lehen aztarnak, eta aurten ikaragarrizko indarraz nabarmentzen ari da. Herrian ezpela duten gune ugari daude, Politena parkea, esaterako.

Tximeleta horrek jartzen dituen larbak ez dira arriskutsuak, ez pertsonentzat ez animalientzat, baina ezpelei defoliazio larriak eragiten dizkiete, fotosintesia mugatzeraino eta, kortexera iritsiz gero, heriotza ere eragin dezakete.

Haien lurretan ezpela duten herritarrei gomendatzen zaie ar horren kontra Bacillus thuringiensis kurstaki intsektizida biologikoa aplikatzea.

1