Publicador de contenidos

Atrás

Udaparkean 2017

1

19·07·2017


Bigarren urtea da Udaparkean egitasmoa martxan jartzen dela. Iazko uztailean antolatu zen lehen aldiz, eta izan zuen harrera onak eraman gaitu berriro antolatzera. Udaparkean programa Udaleko sail desberdinen artean landutako egitasmo bat da eta hori bera ere bada berritzailea.
Adin-tarte desberdinetarako programa egitea izan da helburuetako bat, haur, gazte eta helduek, denek izan dezaten zerekin gozatua.
Aire librean antolatzea da beste erronka bat, Ave Maria bezalako espazio ireki batek ematen dituen aukerak aprobetxatuz, arratsalde-pasa atsegin bat egitea, lagunartean edota familian.
Programazio erakargarria eskaini nahi izan dugu hiru egun hauetarako. Herrian eta inguruan lanean edota oporretan dauden hernaniarrei eta inguruko herritarrei kalitatezko ikuskizunak eskaintzea, udabeteko egun hauetaz herrian bertan gozatzeko.
Programazioa bete-betea da.

Uztailaren 27an, osteguna
18:30 Ttapa-Ttapa paseoa Atsegindegitik Ave Maria parkera.
19:30 Haiek naiz Dantza-zirkua-akrobazia ikuskizuna. Rojo Telón taldearen eskutik. Denontzat
22:00 Afu taldearen kontzertua, reggae, ska, musika afrikarra, flamenkoa…Gazteentzat.


Uztailaren 28an, ostirala
18:30 Txantxariak haurrentzako jolasak (3-8 urte)
19:00 Ekintzak gazteentzat (+ 12 urte), Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek antolatuta.
20:00 Todo encaja dantza-akrobaziak, Compañía UpArte-erekin. Denontzat.
22:00 Oker pelikula. Denontzat. Euskaraz eta azpitituluak gaztelaniaz.


Uztailaren 29an, larunbata
20:00 Txoriak dantza-ikuskizuna, Mikel Laboaren musikarekin. Denontzat
22:00 Oreka TX. Silex ikuskizuna. Denontzat

Afari merienda

Zer ederragoa uztaileko arrats gozo bat afari merienda baten bueltan ematea baino. Horretarako aukera ere izango da parkean. Etxetik ekarri ahal izango da, noski, jatekoa, baina bertan ere izango da erosteko aukerarik. Lakari kooperatiba zarauztarrak postu bat jarriko du eta posible izango da hantxe erostea produktu ekologikoak eta sasoikoak, modu onean.

Ikus egitarau osoa

1