Visor de contenido web

Herri aktiboa

Herri honen DNAn dago aktibo izatea. Izan da, da eta horrela izatea nahi dugu. Ikustea besterik ez dago astez aste gurean antolatzen diren jarduera fisiko eta kulturalak, edota  ‘Ttapa-ttapa’, herriko kaleetan barrena adinaren herdoilak jan ez ditzan pasiatuz ikusten ditugun koadrilak. Guztiak azaltzeak zerrenda luzea osatuko luke, baina herri honek aktibotasuna ere nabaria da euskara, kultur artekotasuna, berdintasuna edota sexu askatasunaren aldeko ekimenetan.

Visor de contenido web