Visor de contenido web

Kontsumoa

Harremanetarako

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa Udalak, Hernani, Astigarraga eta Urnietako bizilagunei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da.Zertarako da Kiub.Herritarrei jakinarazteko nola defendatu ditzaketen kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, ondasunak erostean nahiz zerbitzuak erabiltzean.

 

 

 

 

Zertarako da Kiub

Herritarrei jakinarazteko nola defendatu ditzaketen kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, ondasunak erostean nahiz zerbitzuak erabiltzean. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeko eta dagozkion erakundeetara edo organismoetara bidaltzeko. Kexa eta erreklamazioetan bitartekari-lanak egiteko eta alderdien arteko adostasunaren bidez irtenbideak bilatzeko. Kontsumoko gaiekin zerikusirik duten beste zentro publiko edo pribatu batzuen helbideak eta eginkizun nagusiak adierazteko. Kontsumoko gaietan heziketa eta prestakuntza-lanak egiteko.

 

Nork erabil dezaki Kiub?

Azken hartzaile gisa ondasunak erosten eta/edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek. Azken hartzaile izan gabe ondasunak eta zerbitzuak erosten, biltegiratzen, erabiltzen edo kontsumitzen dituzten pertsonek ezingo dituzte KIUBaren zerbitzuak erabili.

 

Nork erabili liteke Kiub?

Ondasun bat erosi AURRETIK informazioa eskuratzeko, hala nola etxebizitza bat, ibilgailu bat, altzari bat, etxetresna elektriko bat, etab., edo zerbitzu bat kontratatu AURRETIK, hala nola aseguruak, obrak, bankuak, bidaiak, ibilgailuaren konponketa. Nork bere eskubideekin arazoak izan dituen edozein egoeraren ONDOREN kexa edo erreklamazio bat aurkezteko moduari buruz informazioa eskuratzeko.

 

Baina...

KIUBak ezin du esku hartu: partikularren arteko harreman pribatuak direnean. Auzibidea hasia duten gaietan edo epai judizial bat eman denetan. Erreklamazioa Herri Administrazio baten aurkakoa denean.

 

Nola egin liteki kontsulta, kexa edo erreklamazio bat?

Pertsonalki gure bulegoetara hurbilduz. Gutun, fax edo posta elektroniko bidez ere bai. Ondorengo datuak aurkeztu behar dira: Izena, Abizenak, Helbidea eta Telefonoa. Erreklamazioa zuzentzen zaion enpresaren edo pertsonaren Izena, Helbidea eta Telefonoa. Kontsultaren, kexaren edo erreklamazioaren arrazoia. Egiten duen eskaera: informazioa bidaltzea, produktua aldatzea, dirua itzultzea, akatsa konpontzea, etab. Fakturen, kontratuen, sinatutako agirien, etab.en kopia.