Agenda

Atzealdea

100 urte beteko dituen Tomasa Urdalleta Uzkuduni omenaldia

31 MAR

Tomasa Urdalleta Uzkudunek 100 urte beteko ditu martxoaren 31an. Hori dela eta, Hernaniko alkate Luis Intxauspek eta Zerbitzu Sozialetako presidente Xabier Lertxundik omenaldia eskainiko diote. Omenaldia 14:30ean, Sandiusterrin, izango da. Senitartekoak, lagunak eta beste egoiliarrak ere gonbidatuta daude omenaldi xume horretan parte hartzera.