Berriak
Atzealdea

Udalak bere jabetzako 15 etxebizitza alokairu sozialean esleitzeko izen-ematea irekiko du martxoaren 4an

2019·03·01


 
  •  Izen-ematea martxoaren 4tik apirilaren 1era artekoa da, zuzkidurakoak apirilaren 2 arte.
  •  Ezinbestekoa da urtarrilaren 31 baino lehenago Etxebiden izena emateko eskaera eginda izatea eta Hernanin erroldatuta egotea.
  •  15tik 7 zuzkidura-etxebizitzak izango dira eta horiek gazteentzat, adinekoentzat eta mugikortasun urriko pertsonentzat erretserbatuta daude.

Hernaniko Udalak bere jabetzako hainbat etxebizitza esleitzeko oinarriak onartu zituen otsaileko udalbatzarrean. Guztira, babes ofizialeko 8 etxebizitza eta 7 zuzkidura-etxebizitza dira. Izena emateko epea martxoaren 4tik apirilaren 1 artekoa da (zuzkidurakoak apirilaren 2ra arte).  

Babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko unitate familiarreko ezaugarri desberdinak (kide kopurua, diru-sarrerak, errolda antzinatasuna...) baloratuko dira eta zuzkidura-etxebizitzak, ostera, irizpideak betetzen dituzten guztien artean zozketatuko dira.

Zuzkidura-etxebizitza horietako lau 35 urte baino gutxiago duten gazteentzat izango dira, beste bi 70 urtetik gorakoentzat eta bat mugikortasun urri iraunkorreko pertsonentzat.

Zerrendan sartzeko ezinbesteko baldintza da Etxebiden urtarrilaren 31 baino lehen izena emateko eskaera eginda izatea. Eskatzaile bakoitzak zerrenda bakar batean eman dezake izena.

Izen-ematea
Eskaera-orria bete behar da: Herritarren Harrera Zerbitzua-HHZ (udaletxearen beheko solairuan), baita udal webgunean ere. Orri hori dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da HHZn.

Esleipena egin ondoren, itxarote-zerrenda bat osatuko da eta etorkizunean Udalak eskuragarri dituen etxebizitzak esleitzeko erabiliko da.

Informazio gehiago