Berriak

Atzealdea

2018ko udaleku irekietan eta kirol udalekuetan parte hartzeko izen-ematea irekita dago

Uztailean antolatuko diren udaleku irekietan zein kirol udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko. Bi kasuetan apirilaren 20 arte egongo da epea zabalik. Udaleku irekiak HH1-LH4ko ikasleentzat dira eta kirol udalekuak, ostera, LH5-LH6ko ikasleentzat.

2018·04·12


Udaleku irekien datak

Noiz: Uztailaren 2etik 25era (biak barne)
Ordutegia: 09:30-13:00
Norentzat: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat: HH1-LH4
Prezioa: 97,25 € (hobariak badaude).Nola ordaindu behar da: Kobraketa guztiak banketxe bidez egingo dira ekainean
Izena emateko epemuga: apirilaren 20a (hau barne)
Dokumentazioa: Eskaera-orria beteta.
-Herrian bertan ikasten dutenek, ikastetxean
-Herritik kanpo ikasten dutenek:

  • Aurrez aurre: hhz- Udaleko herritarren harrera zerbitzuan.
  • Internet bidez: www.hernani.eus-en izena emateko orria bete eta emailez bidali euskara@hernani.eus helbidera.
Informazio gehiago jasotzeko: Deitu hhz bulegora (943. 337000) edo Euskara Zerbitzura (943 337029).
ESKUORRIA

 

Kirol udalekuen datak

Noiz: Uztailaren 2tik 20ra (biak barne)
Ordutegia: 09:30-13:00
Norentzat: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat: LH5 eta LH6
Prezioa: 97 € (hobariak badaude).
Nola ordaindu behar da: diru-sarrera egin Laboral Kutxako ondoko kontuan:
ES35 3035 0025 82 0250117945
Izena emateko epemuga: apirilaren 20a (hau barne)
Dokumentazioa: Eskaera-orria beteta.
-Herrian bertan ikasten dutenek, ikastetxean
-Herritik kanpo ikasten dutenek:

  • Aurrez aurre: hhz- Udaleko herritarren harrera zerbitzuan.
  • Internet bidez: www.hernani.eus-en izena emateko orria bete eta emailez bidali euskara@hernani.eus helbidera.
Informazio gehiago jasotzeko: Deitu hhz bulegora (943. 337000) edo Euskara Zerbitzura (943 337029)

ESKUORRIA