Berriak
Atzealdea

Hernaniarrek aukeratu dute 2019ko Inauteriak iragarriko dituen kartela

Aitor Altuna Etxabe eta Uxue Bereziartua Lonbide hernaniarrek diseinatutako kartelak jaso du herritarren boto gehien. Guztira 888 boto eman dituzte hernaniarrek eta horietatik 393 Altunak eta Bereziartuak diseinatutako kartelari.

2018·12·28


Aurtengo kartel lehiaketarako hamaika proposamen jaso dira, horietatik Inauterietako jai batzordeak lau aukeratu zituen. Hernaniarrek lau kartel horien artean erabaki dute zein izango den 2019ko Inauterietako kartela.

888 herritarrek eman dute bozka, herritarren %80k internetez eta
gainerako %20k, Biteri kultur etxean bertan. 393 bozka jaso ditu kartel irabazleak.
Jasotako bozkak: 888.

Emaitzak
o 1. aukera: 374 bozka
o 2. aukera: 17 bozka
o 3. aukera: 104 bozka
o 4. aukera: 393 bozka

Txostena