Berriak

Atzealdea

2019ko udal egutegia osatuko duten 13 argazkiak

13
2019an Hernaniko milaka etxetako hormetan egongo den egutegiaren argazkiak erabakita daude jada. Harremanak eta loturak izan da aurtengo lehiaketarako proposatutako gaia eta aurkeztutako 79 argazkietatik 13 aukeratu ditu epaimahaiak. Argazki-lehiaketaren irabazleek Hernaniko dendetan gastatzeko 40na euroko eros-txartela jasoko dute.

2018·10·30


Harremanak eta loturak izan da aurtengo argazki-lehiaketarako proposatutako gaia. 2019ko Hernaniko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzen dira lehiaketa horren bidez. Aurten 79 argazki egon dira lehian eta 13 aukeratu ditu epaimahaiak (hilabete bakoitzeko bat eta azala).

Gaiarekin lotura izatea, Hernanin kokatuta egotea eta argazkiaren kalitatea eta transmititzeko gaitasuna hartu dira kontuan.

Irabazleak (Puntuazio ordenaren arabera)

  1. Cova Almendros Fernandez, "Ezkiagako pilotalekua"
  2. Maria Rengel Franco, "Relación a tres" (Hiruko harremanak)
  3. Nagore Ruiz de Arbulo Urreizti, "Lagunak eta kirola"
  4. Iosa Moreno Pelaez, "Izenbururik gabea"
  5. Carmen Ibañez Lahoz, "Pensemos en Hernani" (Hernanirengan pentsa dezagun)
  6. Cova Almendros Fernandez, "Goazen paseatzera"
  7. Felix Etxeberria, "Zubia Fagollagan"
  8. Aurora Alesanco Oses, "El artesano y sus obras en comunión" (Artisaua eta bere lana)
  9. Felix Etxeberria, "Atzo eta gaur"
  10. Itxaso Etxabe Zabaleta, "Bihotza sortu"
  11. Maria Rengel Franco, "Dura y perdura" (Iraunkortasun amaiezina)
  12. Mikel Eizmendi Zabala, "Asmakizuna, non dago iturria?"
  13. Xabier Arnaiz Etxeberria, "Igandero, hutsik egin gabe"

Irabazleek, saritutako argazki bakoitzeko, 40 euroko eros-txartela jasoko du Berriak elkarteko kide diren saltokietan gastatzeko.

Sari-ematea azaroaren 30ean izango da, 19:00etan, Biteri kultur etxean.

 

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13