Berriak
Atzealdea

3,7 milioi euroko gerakina azpiegiturak hobetzen eta auzoetako urbanizazio lanak egiten inbertituko dira

2018ko aurrekontuaren likidazioa egin da eta 3.733.000 euroko gerakina gelditzen da erabiltzeko. Aurreikusitako diru-sarrera baino gehiago izan ditu Udalak (foru funtsa, urbanizazio ezohiko jarduerak...) eta gastuak ere txikiagoak (energiaren aurrezpena eta exekutatu gabeko partida batzuk). Auzo batzuetako urbanizazio planei bultzada bat emateko eta saneamendu eta kanalizazio lan batzuk egitera bideratuko du Udal Gobernuak diru kopuru hori. Batzuk proiektu handiak direnez, bi urtetan egitea proposatzen du.

2019·05·03


Joan zen asteartean egin zen legegintzaldi honetako azken ohiko udalbatzarra. Urtero bezala, udaberriarekin batera egiten da aurreko urteko udal aurrekontuaren likidazioa. 2018koa, aurreko likidazioeetan bezala, positiboa izan da. Guztira, 3.733.000 euroko gerakina gelditu da eta Udal Gobernuak aurtengo aurrekontuetan aurreikusita dauden partida batzuk indartuko ditu eta berriak ere sortuko ditu.

Nondik dator diru kopuru hori?

-Alde batetik, aurreikusitakoak baino diru-sarrera gehiago izan ditu Udalak. Foru funtsatik aurreikusita baino 900.000 euro gehiago jaso du Udalak. Hirigintzako jarduera batzuetatik ere ezohiko sarrerak izan dira eta beste erakundeetako diru-laguntza batzuk ere jaso dira.

-Gastua ere aurreikusita baino txikiagoa izan da. Energian, esaterako, aurreztu du Udalak,  eta, horrekin batera, gauzatu ez diren zenbait partida ere badaude.   

Udal Gobernuak proposatzen du diru kopuru hori 2019an eta 2020an gauzatuko diren egitasmoetan inbertitzea. Kasu batzutan, 2019ko aurrekontuan jasota dauden partida batzuk osatuko dira gerakinaren zati batekin. Beste kasu batzuetan, dirua gorde eta 2020ko aurrekontuan txertatuko da.

Santa Barbarako harrobia:

    • 2019: proiektua idatzi (150.000 euro)
    • 2020: lanen exekuzioa (1.500.000 euro)

Landare poligonorako bidea:

    • 2019: 10.000 euro (desjabetzeak)

Saneamendu tankea (Akarregi)

    • 2019: 10.000 euro (desjabetzeak)

Latsunbe-Sorgintxulo urbanizazioa. Errekatxoaren eta ubideen egoera aztertu eta bideratu. Auzo hori eta erdigunea lotzeko bidegorria egin.

    • 2019: 50.000 euro (azterketa)
    • 2020: 450.000 euro (exekuzioa)

Iturmendiko udal etxebizitzen egokitu alokairu sozialera bideratzeko. Lizitazioa hutsik gelditu zen eta aurten berriro lizitatuko da.

    • 2019: 30.000 euro

Portu eta Elizatxo auzoetako Mugikortasun Plana osorik exekutatzea. Hiru fase dauzka plan horrek eta aurtengo eta datorren urteko partiden handitzearekin planaren interbentzio guztiak egingo dira.

    • 2019: 78.000 euro
    • 2020: 78.000 euro

Kiroldegiaren lehen pista egokituko da, kirol ekintzez gain, musika kontzertuak eta bestelako ekintzak ere hartu ahal izateko. Irteera eta argindarraren azpiegitura egokitu eta lurrarentzako babesa erosiko da.

    • 2019: 30.000 euro

Kiroldegiko hormaren margoketa.

    • 2019: 25.000 euro

Lizeaga auzoaren urbanizazioa. Lizeaga 3.0. parte-hartze prozesuan Madalena oinezko kalea konpontzea adostu zen. Auzo plazan obrak amaitzen ari dira eta partida horrekin prozesua gauzatzen jarraituko da.

    • 2019: 300.000 euro

Florida kaleko saneamendua. Egun adar bakarrekoa den kanalizazioa bikoa egingo dute.

    • 2019: 40.000 euro
    • 2020: 760.000 euro

Ibilgailu elektrikoa erostea eta errekarga egiteko behar den azpiegitura erosi eta obra egitea.

    • 2019: 35.000 euro

Kulturarteko Plaza Feminista egoitzerako mobiliarioa erostea.

    • 2019: 160.000 euro (2019ko aurrekontuan txertatuko da, baina eraikinaren egokitzapena bukatu ondoren egingo da erosketa, urtearen amaieran edo 2020 urtearen hasieran).