Eduki publikatzailea

Atzealdea

500dik gora proposamen egin dituzte herritarrek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan

2018ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko prozesuaren lehen fasean 533 proposamen jaso ditu Udalak. Auzoetan egin diren bederatzi saio irekietan 69; 304 postontzietan eta 160 interneten bidez. Guztira, 204 lagunek hartu dute parte.

2017·05·29


Mugikortasunaren inguruan jaso ditu Udalak herritarren proposamen gehienak; 130 proposamen arlo horrekin lotutakoak izan direlako: aparkalekuak, bide segurtasuna, oinezko bideak, garraio publikoa, bizikleta eta errepideak. Parkeak, plaza eta espazio publikoekin lotutako 71 proposamen jaso dira. Beste kezka nagusiak izan dira herri lanak (57), hondakinak (47), jarduera fisikoa eta kirolak (46), irisgarritasuna (26), ingurumena (22), Kultura (22), gizarte ongizatea (8) eta argiztapena (8).

Txosten osoa ikusteko sakatu hemen

Behin 533 proposamenak sailkatuta, lehentasunak ezartzeko garaia da. Gaur bertan izango da lehen saioa: 18:00etan, udaletxean. Parkeak eta espazio publikoak, herri lanak, zerbitzu publikoak eta hirigintza gaiak jorratuko dira.

Gaurkoaz gain, beste hiru saio egingo dira. Ikusi egutegia