Berriak

Atzealdea

Bakailao Astearen 7. edizioak pil-pilean jarriko du herria

Bakailao Astearen 7. edizioa prest dago. Hernaniko 28 tabernak parte hartuko dute aurten pintxo txapelketan. Herritarrok aukera izango dugu bi astez pintxoak dastatu eta baloratzeko. Horretaz gain, bakailao protagonista izango da kalean, jatetxe batzuetan eta saltokietan.

2018·10·05


Udalak eta Berriak Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak sustatutako ekimena da Bakailao Astea. Aurten 7. edizioa ospatuko da eta inoiz baino taberna gehiagok eman dute izena pintxo txapelketan parte hartzeko. Guztira, 28 pintxo dastatzeko aukera izango dugu hernaniarrok. 1,5 euroan. Pintxoaz gain, herriko bi jatetxetan bakailao protagonista duten menuak dastatu ahalko dira. Nabarmentzekoa da lehiaketan parte hartzen duten tabernak auzo desberdinetakoak direla, eta, Luis Intxauspe alkatearen hitzetan, "horrek lagunduko du giroa, Kaxkoan ez ezik, auzoetara ere iritsiko dela".

Horretaz gain, urtero bezala, Kaxko Historikoari eta Albaola Itsas Kultura Faktoriari bisita gidatuak, kale animazioa eta Bakailao Festa ere izango dira aurten ere. Festa hori urriaren 21ean, igandean, izango da, Atsegindegin.

Aurtengo berritasuna Non dago pil-pil? jokoa izango da. Mertxe Jimenez Berriakeko ordezkariak azaldu duenez, elkarteko kide diren 50 saltokitan Bakailao Astearen kartelak egongo dira, baina hirutan bakarrik egongo da pil-pil maskota. Hori aurkitzen duenak denda horretara sartu eta kolore bateko txartel bat jasoko du. Hiru txartel batzen duenak sari bat jasoko du.

Egitaraua