Berriak
Atzealdea

Gaur zozketatuko dira gazteentzako eta adinekoentzako alokairu sozialeko zazpi udal etxebizitzak

Guztira, udal jabetzakoak diren zuzkidurako zazpi etxebizitza esleituko dira alokairu sozialean. Kolektibo berezientzat gordetako etxebizitzak dira: gazteentzat lau eta adinekoentzat, hiru.

2019·06·10


Udal jabetzakoak diren zazpi zuzkidurako etxebizitza alokairu sozialean esleitzeko prozedura azken urratsera iritsi da.

Bi kategorietako -adinekoak eta gazteak- behin betiko onartuen zerrendak argitaratu dira udal webgunean eta bertan azaltzen da eskatzaile bakoitzak zozketan duen zenbakia.

Gazteen atalean, onartuen zerrenda
Adinekoen atalean, onartuen zerrenda

Onartuen artean zozketa egingo da datorren astelehenean, hilak 10, 13:30ean, udalbatzar aretoan.