Agenda

Atzealdea

Antzerki zikloa: Txarriboda

Hika teatroa
22 MAR

Eguna: martxoak 22       

Ordua: 20:00                   Hizkuntza: euskara

Lekua: Biteri kultur etxea

Prezioa: 7,5 €                   Sarrerak salgai martxoaren 12tik aurrera

                                        Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00  Sarreren erdia goizean eta beste erdia arratsaldean

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Baina ezuste hau beste askoren hasiera besterik ez da izango eta ezkontza behar zuenak, Txarriboda izaten amaituko du.