Berriak

Atzealdea

Argindarraren kontsumoari buruzko informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak Hernanin

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Udalarekin elkarlanean, “Argitu” programa eskainiko da Hernanin. Ordu eta erdiko saio praktiko batean, herritarrei eskaintzen zaie etxeko faktura elektrikoa ulertzeko tailerra. Informazio hori eskutan, herritarrek kontsumoa murriztu eta dirua aurrezteko erabaki egokiak har ditzake.

2018·04·14


“Gipuzkoa Argitu” Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako programa da eta hainbat udalerrietan gauzatzen ari dira. Hernanira ere ekarriko dute aurten, Udalarekin elkarlanean.

Programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikietan. Eraginkortasun energetikoa areagotzea eta pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea. “Argitu” programaren bidez, herritarrei eskaintzen zaie etxeko faktura elektrikoa ulertzeko tailerra.

Zer egiten da saio horietan?
Herritarrei azaltzen zaie nola kudeatu Iberdrolako web orrian dagoen aplikazio informatiko bat, herritarrek beraien etxeko elektrizitate kontsumoaren jarraipena egiten ikasteko eta gerora erabaki egokiak hartzen ikasteko.

Nork har dezake parte?
Ez da beharrezkoa Iberdrolako bezeroa izatea, edozein argindar banatzaileren bezeroa izanda ere parte har daiteke.

Tailerrak noiz izango dira?
Maiatzaren 10ean, 11:00etan, Hernaniko KZgunean (Biteri kultur etxea). Ordu eta erdiko  iraupena du. Tailerrak doakoak dira eta tailer bakoitzean gehienez 20 pertsona apunta daitezke. Gutxienez 5 pertsonek izena ematea beharrezkoa da tailerrak aurrera egiteko.

Nola eman dezaket izena?

  • Posta elektronikoz: m-aldaia@hernani.eus
  • Telefonoz: 688 84 17 74
  • Izena emateko epemuga: maiatzaren 4

Informazio gehiago: http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Argituk 2015ean eman zituen lehen pausoak. Esperientzia pilotu bat izan zen. Orduan 50 udalerritako 400 etxebizitzek parte hartu zuten eta bataz beste %6ko aurrezpena lortu zuten. Hori dela eta, esperientzia zabaldu da herri gehiagotara.

Udal Energia Planaren printzipioen barruan kokatuta
Programa honetan parte-hartzea Hernaniko Udalak eskuartean duen Energia Planaren printzipioen barruan kokatzen da. Plan horren jomugak dira: energia eskaera murriztea, energia berriztagarrien erabilera areagotzea eta CO2 isurketak murriztea. Argitu tailerra etxebizitzetan energia kontsumoa murrizteko lehen pausoa izango da.

Programa horrek, baina, jarraipena izango du, Udalak berak antolatuko baitu herriko etxebizitzetan energiaren kontsumoa murrizteko beste programa bat.