Agenda
Atzealdea

ARGITU 2. TAILERRA: Etxean energia aurrez dezakezu

18:00etan, Goiz Eguzki jubilatuen etxean.
28 MAI

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbila bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie.  Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 24a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
    • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: oihane@izadi21.eus
    • Honako telefono zenbakira deitzea: 686-427-565 (8:00-16:00)
    • Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

KARTELA