Eduki publikatzailea

Atzealdea

ArkitekNatura argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Argazkiak aurkezteko epemuga urriaren 21a da. Irabazleek, haien argazkiak milaka etxetara iristen den udal egutegian argitaratzeaz gain, Hernaniko dendetan gastatzeko 40na euroko txartela jasoko dute.

2017·09·18


2018ko udal egutegia herritarren argazkiekin osatzeko asmoa du Udalak. Iaz Hernani Kuttuna izan zen proposatutako gaia; aurtengoa ArkitekNatura izango da: arkitektura eta natura uztartzen duten argazkiak.

Arkitektura eta natura, bi elementuek azaldu behar dute argazkietan, eta, noski, Hernanin ateratakoak izan behar dute.

Aurten berritasun bat dago: irabazleek 40 euroko txartel bana jasoko dute Berriak merkatarien saltokietan gastatzeko. Guztira, 13 argazki irabazle izango dira (hilabete bakoitzeko bat eta azalekoa). Beraz, 520 euro banatuko ditu Udalak irabazleen artean.

Oinarriak