Berriak
Atzealdea

Herriko zenbait bide eta herri-bide asfaltatuko dira uda aldean

Hernaniko Udalak asfaltatze-kanpainari ekiteko asmoa du eta, horretarako, obra horiek kontratatzeko pleguak argitaratu berri ditu. Eskaintzak jasotzeko epea irekita dago. Horiek aztertu ondoren, adjudikazioa egitea da hurrengo pausua. Dena ondo bidean, lanak udan hastea espero du Udalak. Herriko zenbait kale eta herri-bideetako zoladura berritzea edota birgaitzea da asfaltatze-plan horren helburua. Eremu batzuetan zoladura osoa asfaltatuko da eta beste batzuetan, ostera, zatiak konponduko dira, puntu zehatzetan dauden arazoak konpontze aldera.

2019·05·20


    • Erroilaburu bidea: Martindegitik abiatzen den herri-bidea da. Telleri-Zahar baserriaren inguruan dagoen bidegurutzean hasiko dira lanak (1.000 metroko bidea).
      Bidegurutzeetako eta jabetza-sarreretako asfaltoa ere berrituko da.
      Azkenik, 110 metroko hormigoizko ubide berri bat eraikiko da Erroilaburu bidegurutzearen inguruan.
    • Osinaga bidea: Portu auzoa hasten den herri-bidea da. Bidegurutzean hasiko dira lanak eta 1.300 metroko luzera asfaltatuko da (Loidiko bidegurutzea baino harago). Bide bazterretan etxeak dauden zatietan, bidegurutzeetan eta jabetza-sarreretan berrituko da zoladura. Mendipe baserriaren inguruan, zehazki, maldak aztertuko dira euri-urak etxebizitzetara joan ez daitezen.
      Abiadura moteltzeko jarrita dauden asfalto koskak kendu eta, horien ordez, plastikozkoak jarriko ditu Udalak asfaltatze-lanak amaitzen direnean.
      Hondatuta dagoen ubide bat ere berrituko da Mendipe baserriaren aurrean eta Garbigunearen sarrera ere asfaltatuko da.
    • Hilerria: egun zatika asfaltatuta dago. Lan hauetan dena asfaltatuko da kaleen irisgarritasuna bermatzeko eta mantenua errazteko.
    Azaleko euri-uren bilketa bideratzeko ubide txikiak egingo dira.
    • Etxeberri auzoa: azken urteotan berrurbanizazio lanak egin dira eta auzoko zati handi baten asfaltoa berrituko da oraingo kanpainan.
    • Horietaz gain, azalera txikiagoko konponketak ere egingo dira.
    1. Arantzazu plazako zorua (Lizeaga auzoa)
    2. Iturregi kalea (Karobieta)
    3. Kaleetan dauden zuloak: Txirritan, Zinkoenean, Zikuñaga Papeleran, Akarregi industrialdean, Sagastialde kalean eta Portu auzoan (Shangai tabernaren ingurua).
Pleguetan jasotzen diren baldintzen artean, lan-baldintzen klausula dago. Horren arabera, lanak exekutatuko dituen enpresak errespetatu beharko ditu hitzarmen sektorialean jasotzen diren lan-baldintzak.
Lizitazioaren prezioa da 536.985,56 eurokoa da (BEZ barne) eta lanak burutzeko epea bi hilabetekoa da.

PLANOAK