Agenda

Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Haurrentzako: Tadeo Jones 2: El secreto del Rey Midas
4 AZA 5 AZA

Haurrentzako zinema: Tadeo Jones 2: El secreto del Rey Midas (2,70 €)
  • Azaroak 1, asteazkena: 16:30
  • Azaroak 4, larunbata: 16:30
  • Azaroak 5, igandea: 16:30

Tadeo Jones Las Vegasera joan da Sara Lavroff arkeologoaren azken aurkikuntzaren aurkezpenera. Zein da aurkikuntza hori? ukitzen zuen guztia urre bihurtzen zuen Midas errege mitikoaren lepokoa benetan existitzen dela frogatzen duen papiroa. Baina, arkeologoarekin elkartzeak ekarri dion zoriontasuna berehala zapuztuko da, izan ere, aberats maltzur batek talismana bereganatzeko eta aberastasun amaiezinak lortzeko helburuarekin Sara bahituko du. Orduan Tadeo, Belzoni loroaren eta Jeff zakurraren laguntzaz, munduan zehar ibiliko da bere trikimailu guztiak erabiliz Sara bahitzailearengandik askatzeko, han eta hemen lagun berriak eta gaizkileak ezagutuz.

Zuzendaria: Enrique Gato       Iraupena: 81 minutu      Adina: guztientzat