Agenda

Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Yucatan
12 URR 15 URR

Helduentzako zinema: Yucatan  (4,00 €)

  • Urriak 12, ostirala: 19:30
  • Urriak 13, larunbata: 19:30 eta 22:30
  • Urriak 14, igandea: 19:30
  • Urriak 15,  astelehena: 16:30 (2,5 €)

Lucas eta Clayderman bi iruzurgile dira, luxuzko itsas bidaietan turista inozenteei ziria sartzen jarduten dutenak. Duela urte batzuk elkarrekin lan egiten zuten, baina Veronica izeneko itsasontziko dantzari ederrarekin duten maitasunezko lehiak, burua galtzeraino eta beraien elkarteak pot egiteraino eraman ditu. Orain bananduta lan egiten dute, Lucas Mediterraneoan eta Clayderman Atlantikoan, hala adostu zuten. Baina ustekabeko diru kopuru batek bultzatuko du Lucas kide ohiaren itsasontzian ezustean sartzera. Horrela, Bartzelonatik Cancunerako zeharkaldi exotikoa, Casablanca, Tenerife, Brasil eta Yucataneko oihana igaroz egingo dutena, tranposoen arteko borroka amorratu bihurtuko da, batere araurik gabekoa eta azpijokoz beterikoa.

Zuzendaria: Daniel Monzon       Iraupena: 130 minutu          Adina: 7 urtetik gorakoentzat