Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Green Book
9 MAR 11 MAR

Helduentzako zinema: Green Book (4,00 €)

  • martxoak 9, larunbata: 19:30 eta 22:30
  • martxoak 10, igandea: 19:30
  • martxoak 11, astelehena: 16:30      2,5 euro

60ko hamarkada. Tony Lip italiar-amerikar zakarra txofer kontratatu dute Don Shirley pianista birtuoso beltzak Estatu Batuetako Hegoaldean egingo duen bira baterako. Bira horretan txoferrak “Liburu berdea” izenekoa oso kontuan hartu beharko du, gida horrek jasotzen baititu afro-amerikarrak onartzen dituzten leku bakanak. Biek arrazakeriari eta aurreiritziei egin behar izan diete aurre, baina patuak elkartuta, desberdintasunak alde batera utziko dituzte bizirauteko eta beren bizitzen ibilbidean aurrera egiteko.

Zuzendaria: Peter Farrelly           Iraupena: 130 minutu                  Adina: 12 urtetik gorakoentzat