Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

El gordo y el flaco
5 API 8 API

Helduentzako zinema: El gordo y el flaco (4,00 €)

  • apirilak 5, ostirala: 22:30
  • apirilak 6, larunbata: 19:30 eta 22:30
  • apirilak 7, igandea: 19:30
  • apirilak 8, astelehena: 16:30     Ikuslearen eguna:  2,5 euro

Stan & Ollie filmak Argala eta Gizena gisa ezagutzen ditugun bikotearen azken urteak erakusten dizkigu, bikote komikoa gainbeheran zebilenean, eta film berri bat ekoizteko ere zailtasunak topatzen zituztenean. Dirua irabazi eta lanean jarraitzeko, bira bat egin zuten 1953an Erresuma Batuko eta Irlandako hainbat antzokitatik, ospetsu egin zien saioa taularatuz. Hortaz, Stan & Ollie biopic bat da; baina ez da, adibidez, Chaplinek 1992an izan zuena bezalakoa, ez baitu bikotearen bizitza guztia aurkezten.

Zuzendaria: John S. Baird           Iraupena: 97 minutu              Adina: Guztientzat