Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Vitoria 3 de marzo
17 MAI 20 MAI

Helduentzako zinema: Vitoria 3 de marzo (4,00 €)

  • maiatzak 17, ostirala: 22:30
  • maiatzak 18, larunbata: 22:30
  • maiatzak 19, igandea: 19:30
  • maiatzak 20, astelehena: 16:30     Ikuslearen eguna:  2,5 euro

Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba orokor bat antolatuta zeukaten Gasteizen. Hiri honetan, hain zuzen, gobernua kezkatzen zuen mugimendu asanbleario bat sortua zen, eta beldur zen Estatu Espainol osora zabalduko ote zen. Zaramaga langile-auzoko San Frantzisko elizan milaka langile bildu ziren batzarrean. Kanpoaldean, are jende gehiago elkartu zen, eta, tartean, polizia armatuko ehun agente kokatu ziren. Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan, poliziak bost langile hil zituen, greba luze baten ondoren.

Begoñak, erdi-mailako klaseko gazte batek, bertatik bertara biziko ditu “sekula ezer gertatzen ez den hiri bat” astindu zuten gertaera horiek. Gero eta gehiago gogortuz doan gatazka baten erdian, bai bera, bai haren familia, zeinen alde jarri aukeratu beharrean aurkituko dira. Azkenean, sarraskiaren ondoren, Begoña, hiria, eta herrialde osoa ez dira gehiago berberak izango.

.Zuzendaria: Victor Cabaco       Iraupena: 90 minutu       Adina: 12 urtetik gorakoentzat