Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Gracias a Dios
31 MAI 3 EKA

Helduentzako zinema: Gracias a Dios (4,00 €)

  • maiatzak 31, ostirala: 22:30
  • ekainak 1, larunbata: 22:30
  • ekainak 2, igandea: 19:30
  • ekainak 3, astelehena: 16:30     Ikuslearen eguna:  2,5 euro

Alexandre Lyonen bizi da emaztearekin eta seme-alabekin. Halako batean jakingo du txikitan boy scout zenean abusuak egin zizkion apaizak oraindik ere haurrekin segitzen duela lanean. Hortik aurrera, haren kontrako borroka hasiko du, hitzaren bitartez sufrimenduari aurre egiteko. Francoisek eta Emmanuelek —haiek ere apaizaren biktimak izan dira— Alexandrerekin bat egingo dute. Baina, haien testigantzek inguruko guztiengan izango dute eragina. Filma Bernard Preynaten kasu errealean oinarrituta dago. Preynat Lyongo Diozesiko apaiza zen, eta hamarnaka haurrei eraso sexualak eragin izana leporatu zioten 2016an.

Zuzendaria: François Ozon      Iraupena: 137 minutu