Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Un asunto de familia
7 EKA 10 EKA

Helduentzako zinema: Un asunto de familia (4,00 €)

  • ekainak 7, ostirala: 22:30
  • ekainak 8, larunbata: 19:30 eta 22:30
  • ekainak 9, igandea: 19:30
  • ekainak 10, astelehena: 16:30     Ikuslearen eguna:  2,5 euro

Hotz izugarri baten erdian, bakartutako neska txiki batekin egingo dute topo Osamu protagonistak eta haren semeak. Emazteak errezeloz hartuko badu ere, neskak zer nolako arazoak dituen jakitean haurra jaso eta hezteko erabakia hartuko dute. Familia txiroa da eta delitu txikien bidez bizirauteko besterik ez daukate. Halere, elkarrekin pozik bizi direla ematen du, ezusteko istripu batek ezkutuko sekretuak agerian utzi dituen arte

Zuzendaria: Hirokazu Koreeda       Iraupena: 121 minutu      Adina: 12 urtetik gorakoentzat