Eduki publikatzailea

Atzealdea

Astelehenetik aurrera bozkatu ahalko dira Hernani Erabakiren prozesuan aukeratutako proposamenak

Erabaki Hernani Decide udal aurrekontuaren 500.000€ herritarrekin erabakitzeko aurtengo prozesua azken txanpan sartu da. Gaur aurkeztu dira orain arte egindako lanaren emaitza eta hemendik aurrera eman beharreko pausoak. Lehen fasean 533 proposamen jaso ziren. Leheneste fasea eta udal teknikarien balorazioaren ondoren, 39 geratu dira. Horien artean hamar aukeratu beharko dituzte hernaniarrek. Bozkatzeko epea datorren astelehenetik azaroaren 12 arte egongo da irekita. Postontzietan, webgunean eta saio irekietan bozkatu ahalko dute 16 urtetik gorako hernaniarrek.

2017·10·11


Datorren 16an irekiko da proposamenak bozkatzeko epea. 39 proposamen daude eta horietatik 10 aukeratu behar dira, ez gehiago, ez gutxiago (bestela baliogabetzat hartuko da). Hiru modu egongo dira:

1.- Hernani Erabakiren webgunean.

2.- Proposamenen eskuorria etxeetara ere bidaliko du Udalak eta, hori beteta, udal eraikinetan jarriko diren postontzietan utzi ahalko dute herritarrek.

3.- Auzoetako saio irekietan. Denak 19:00etan izango dira.

  • Urriaren 18an lehen aurkezpena egingo da Udaletxean
  • Urriaren 23an, Zikuñagan
  • Urriaren 25ean, Karabelen
  • Urriaren 26an, Portun
  • Urriaren 27an, Latsunbe Berrin
  • Urriaren 30an, Sorgintxulon
  • Azaroaren 2an, Floridan
  • Azaroaren 8an, Lizeagan

*Auzoetako saioak auzo-elkarteetako egoitzetan izango dira.

Eskuorria