Eduki publikatzailea

Atzealdea

Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Indarkeria matxista gure jendarteko arazo larrienetarikoa da eta mugimendu feministak azken hamarraldian egindako aldarrikapenei esker agenda politiko eta sozialean sartzea lortu da gai hau. Hala ere, emakumeok egunero indarkeria pairatzen jarraitzen dugu, sistemak iraun dezan ezinbestekoa baita. Hori dela eta, azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekintza antolatu ohi dira jendea sentsibilizatu, indarkeria jasaten duten emakumeei elkartasuna adierazi eta egoera horiek salatzeko. Aurten ere, hainbat ekimen antolatu ditu Hernaniko Koordinadora Feministak.

2017·11·23


Azaroaren 25eko jatorria:
Dominikar Errepublikan, 1960eko azaroaren 25ean, Trujilloren diktadurapean Miraval ahizpak (María Teresa, Patricia eta Minerva) diktadura haren kontrako herri-mugimenduan parte hartzeagatik torturatu, bortxatu eta erail egin zituzten. Era horretan emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren ikur bilakatu ziren, eta 1981etik hona azaroaren 25 guztietan mundu osoan zehar oroitzen da egun hori. 1999ko abenduan Nazio Batuen 83. Biltzarrean, Dominikar Errepublikaren proposamenez, beste 60 gobernuren laguntzarekin, emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna aldarrikatu zen.