Eduki publikatzailea

Atzealdea

Berria Taldeak zozketatutako 1.000 euroek badute jabea!

Berria Taldeak herri merkataritzarekin batera sustatutako kanpainaren zozketa egin da gaur udaletxean. Milaka txartel zeuden poltsaren barruan eta irabazlearen izena atera du Luis Intxauspe alkateak: Marisa García Gonzálezek irabazi du saria. 1.000 euro Berriako kanpainan parte hartu duten 73 saltokietan gastatzeko. Zorionak, Marisa!

2017·06·20


Adarraga gozotegian egindako erosketarengatik txartela jaso zuen Marisa García Gonzálezek eta orain 1.000 euro gastatu ahal izango ditu, Adarragan bertan eta Berria Taldeak sustatutako kanpainan parte hartu duten beste 72 dendetan.

Horretaz gain, Antziolan kokatutako Peines ileapaindegiak 1.000 euro irabazi ditu publizitatean, bere negozioa Berria egunkarian ezagutarazteko.

Berria Taldeak martxan jarritako kanpainak Berriak merkatarien elkartearen eta Udalaren babesa jaso du. Martxelo Otamendi Berria egunkariaren zuzendariaz gain, Luis Intxauspe Hernaniko alkatea eta Marta Zulaika Berriakeko ordezkaria ere izan dira zozketan.