Berriak

Atzealdea

Beterri Km0, eskualdeko nekazarien eta merkatarien aldeko apustua

Gure eskualdeko ekoizle, merkatari, ostalari eta tokiko erakundeen arteko sarea da Beterri Km0, bertako produktuak eta ekoizpena bultzatzeko asmoz sortua. Eta bereizgarri bat dute: Beterri Km0. Gurean bertakoa kontsumitzeko deia egiten duen zigilua. Barazkiak, frutak, esnea, gazta, arrautzak, oilaskoak, mermeladak, kontserbak... denak Beterri eskualdean ekoitzitakoak. Produktu horiek guztiak jangela publikoetan, jatetxeetan, dendetan eta tabernetan eskainiko dituzte eta herritarrei gurean bertakoa kontsumitzeko deia egiten die.

2018·05·16


Hernaniko Udala ere Beterriko nekazaritza produktuen sare horretan parte hartzen ari da eta konpromiso zehatzak ere hartu ditu. Hartara, Udalak kudeatzen dituen jangeletan klausulak txertatu dira edo txertatzen ari dira bertako produktuekin lan egin ditzaten. Haur eskola, adinekoen egoitza, eguneko zentroaren jangeletan eta jangela sozialean jadanik Beterri Km0 zigilua dute.

Bederatzi ekoizlek osatzen dute egun sare hori. Etorkizunean zabaltzeko asmoa dute eta eskualdeko ekoizleei dei egin diete sarean parte hartzeko.

Informazio gehiago ekimenaren webgunean