Berriak

Atzealdea

Nerabeak bideogintzan trebatzeko bi ikastaro izango dira uztailean

1
Hernani Erabaki prozesuan ateratako proposamena zen nerabeentzako kultur eskaintza handitzea. Erabaki hori gauzatzeko bideoak sortzeko eta sare sozialetan eduki ikusgarriak egiteko ikastaro bana egingo dira. Izen-ematea uztailaren 13ra arte egin daiteke, Biteri kultur etxean.

2018·07·09


Hernaniko Udalak bi ikastaro eskainiko ditu bideogintzan trebatu eta sare sozialetarako edukiak sortzen ikasteko. Hernani Erabaki parte-hartze aurrekontuetan nerabeentzako kultur eskaintza osatzea erabaki zen. Hori dela eta, Iturola Elkarlan Sorguneko kide diren Ta Puntu kooperatibako kideek bi ikastaro egingo dituzte KZ Gunean.

Lehen ikastaroa 12 eta 14 urtekoentzat da, eta bideoak sortzen ikastera bideratua dago. Gidoitik hasi eta ediziora arteko pausoak jorratuko dira. Guztira lau saio izango dira uztailaren 19, 20, 23 eta 24. Ordutegia goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da. Izen ematea Biteri kultur etxean egin daiteke uztailaren 9tik 13ra arte. Ikastaroak 10€ko prezioa du baina saio guztietan parte hartzen duen gazteari osorik itzuliko zaio matrikula-tasa.

Bigarren ikastaroa 15 eta 17 urte bitartekoei bideratua dago. Sare sozialetan eduki ikusgarriak sortzera bideratua dago. Crello eta Canva bezalako programak erabiltzen ikasiko da. Hiru eguneko saioa izango da, uztailaren 25etik 27ra goizeko 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroaren prezioa 5€koa da eta saio guztietan parte hartuz gero doakoa izango da. Izen ematea, aurreko ikastaroa bezala, Biteri kultur etxean izango da.

 

1