Berriak

Atzealdea

Boliviako emakume indigenak eta nekazariak ahalduntzeko Udalak diruz laguntzen duen proiektuaren berri eman dute hiru ordezkarik

1
Bartolina Sisa elkartea Boliviako emakume indigenak ahalduntzeko lanean ari da. Elkarte horretako kide María Mamani, Eloína Coca eta Marcia González Hernanin egon dira, udal ordezkari tekniko eta politikoei haien proiektuaren berri ematen. Udala, Lankidetza Sailaren bidez, egitasmo hori ari da diruz laguntzen 2014tik.

2018·11·21


Hernaniko Udalak Lankidetza Sailaren bidez bideratzen dituen diru-laguntza bat jasotzen ari da Birbana elkartea 2014tik. Birbana elkarteak diru-laguntza hori bideratzen du Bartolina Sisa emakumeak biltzen dituen erakundearen proiektura. Boliviako Santa Cruz departamentuko San Pedro herriko emakume indigena eta nekazariei formakuntza ematen diete haien ahalduntze soziala, ekonomikoa, politikoa eta komunitarioa sustatzeko. Proiektu horrek 270 emakumerengan izan du eragina.
 
Bartolina Sisa elkarteko kide María Mamani, Eloína Coca eta Marcia González egon dira Hernanin, udal ordezkari tekniko eta politikoei haien proiektuaren berri ematen.

Erakunde horrek emakume nekazariekin hiru arlo nagusi lantzen dituzte:

-Sentsibilizazioa eta informazioa, emakumeak haien eskubideez jabetu eta indarkeriarik gabeko bizitza bat izan dezaten.
-Emakumeen gaitasunak eta formakuntza, komunitatearen erabakiguneetan parte har dezaten.
-Formazioa eta tresnak haien eskura jartzen dituzte eskubide ekonomikoak eta elikaduraren subirautza praktikan jar dezaten.

1