Berriak

Atzealdea

Dalia Nassar aktibista palestinarrari harrera egin dio Udalak

2
Dalia Nassar aktibista palestinarra "The Other Jerusalem" sentsibilizazio kanpaina ari da Europa osoan zabaltzen. Palestinarrek Jerusalem hirian pairatzen duten eskubide zapalkuntzaren berri ematea eta hori behin betiko amaitzeko elkartasuna eta sustengua jasotzera etorri da Euskal Herrira. Hernaniko Udalak Nassarri harrera egin dio eta kanpaina herrian zabaltzeko konpromisoa ere hartu du.

2018·11·05


Dalia Nassar aktibista palestinarrari harrera egin dio gaur Hernaniko Udalak. Dalia Nassar Union of Palestinian Women Committeeseko kidea da eta Mundubat GKEren eskutik Europan ari da zabaltzen The Other Jerusalem kanpaina. Israelek Jerusalem hiria okupatu zuenetik 50. urteurrena bete da aurten eta hiriburu okupatuan palestinarrek jasaten duten giza eskubideen zapalkuntza izugarria da. Horren berri emateko eta Europako herrien elkartasuna jasotzeko helburuz ari dira kanpaina hori herriz herri eramaten. Hernaniren elkartasuna badute palestinarrek eta The Other Jerusalem kanpaina herrian zabaltzeko konpromisoa jaso du Dalia Nassarrek. Giza eskubideen zapalkuntza hori amaitzeko sinadura kanpaina bat ere abian dute. Hemen dago informazioa.

The Other Jerusalem

 

1 2