Eduki publikatzailea

Atzealdea

Energia Astea, energia berriztagarriak gertutik ezagutu eta eraginkortasunaz ikasteko aukera paregabea

1
Hiru ekitaldik osatzen dute Energia Astea: Azoka (otsailak 18), argindar faktura ulertzeko tailerra (Goiener Kooperatibaren eskutik, otsailak 22) eta etxebizitzan energia aurrezteko hitzaldia (Uhin taldearen eskutik, otsailak 23).

2017·02·22


Joan den larunbatean izandako Energia Azokak ireki zuen Hernaniko Energia Astea. Bigarren ekintza, argindar faktura ulertzeko tailerra, otsailaren 22an, asteazkenean, 19:00etan, izango da Biteri kultur etxean: Goiener kooperatibak azalduko du nola aurreztu potentzia eta nola optimizatu energiaren komertzializatzailea.

Energia Astearen hirugarren eta azken ekintza energia eraginkortasunari buruzko hitzaldia izango da. Gure etxebizitzetan energia aurrezteko aholkuak emango ditu Uhin taldeak. Hitzaldia otsailaren 23an, ostegunean, izango da 19:00etan, hau ere Biterin. Uhin taldeak azalduko du nola eta zeren arabera aukeratu argiteria eta etxetresna elektriko eraginkorrenak, berokuntza sistema eta galdara motak azalduko dituzte, nola erabili daitekeen bioklimatika energia beharra murrizteko.

Goienerreko tailerra zein Uhinek emango duen hitzaldia euskaraz izango dira eta interpretazio zerbitzua jarriko du Udalak.

1