Eduki publikatzailea

Atzealdea

Enpresa sortzen laguntzeko ikastaroa Beterri-Buruntzan

Interesatuek informazioa eskatu eta izena eman dezakete Lanbideko eskualdeko bulegoetan eta Andoaingo udaletxean: 943 304 221 (Nerea Yurrebaso) / ekinean@andoain.eus.

2017·03·21


Beterri-Buruntzako udalen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan, formakuntza saio bat antolatu du Andoaingo ekintzailetasun zerbitzuak Lanbiderekin elkarlanean. Ikastaroa doakoa da eta datorren apirilaren 26an eta 27an egingo da, Andoainen, Urigain etxean. Goizez edo arratsaldez egin daiteke ikastaroa: goizekoa 9:00etatik 13:00etara izango da eta arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara. Ikastaroa GERTU Asesores de empresa y abogados, S.L.-k emango du.