Agenda
Atzealdea

Erakusketa: “Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra”

Biteri kultur etxean ikusgai dago / Ekainaren 13an, 18:00etan, tailer irekia. Sexu-, genero- eta desira-sistemaren ohiko arauetatik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dira mintzagai.
4 EKA 17 EKA
Berdintasuna

ALDARTEk eta Hernaniko Berdintasun Sailak antolatutako erakusketa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetza Euskal Agentziak babesten duten “OSGI gorroto-delituei begirada orokorra” proiektuaren baitan.

Erakusketaz gain, tailer ireki bat ere antolatu dute, ekainaren 13an, 18:00etan, Biteri kultur etxean. Tailer horretan, sexu-, genero- eta desira-sistemari arreta jarriko zaio eta arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dira mintzagai.

Ekintza horien helburu nagusia OSGI gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea da. Horrela, ikuspuntu orokor batetik, Sexu- eta Genero-Aniztasunaren kolektiboan dituzten ondorioak aztertu eta kontzientzia garatu nahi da.