Berriak

Atzealdea

Euskaldunak aktibatu eta errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiten du Udalak

"Euskara bada errenta" kanpainarekin bat egiten du Hernaniko Udalak eta euskaldunak animatu nahi ditu errenta aitorpena ere euskaraz egin dezaten. Apirilaren 16tik ekainaren 30era egongo da zabalik 2017ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea.

2018·04·10


Era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera.

Autolikidazio proposamenak iristen ari dira etxeetara, eta apirilaren 16tik aurrera hasi ahal izango gara onartzen. Zerbitzu mekanizatuan edota Internetez apirilaren 23tik aurrera egin ahal izango duzu aitorpena, baina mekanizatua egiteko ordua hartu behar da aurrez. Hernaniko Latsunbeberri auzoko 8-9 etxepean duzu bulegoa, eta ordua hartzeko epea apirilaren 20tik ekainaren 9 arte luzatuko da. Telefonoz har dezakezu ordua. Hauxe duzu: 902 100 040.

Hernanin %19 aitortzailek egin zuten iaz errenta aitorpena euskaraz.Tarte handia dugu hobetzeko.

Egin ezazu Errenta Aitorpena (ere) EUSKARAZ