Berriak
Atzealdea

Etxeberri auzoaren urbanizazioa itxiko duten obrak hasiko dira datorren astelehenean

Etxeberri auzoaren urbanizazioa ixteko lanak abiatuko dira datorren astean. Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, udal zerbitzuen sarea -ur eta saneamendu hornidura, argiteria eta espaloiak- berritzea da urbanizazio proiektuaren helburua. Hastekoa den urbanizazioaren 2.2 fase honek 1-3 blokeen beheko eremua eta 7. blokearen arrapala, espaloia eta eskailerak hartuko ditu. Lanek 5 hilabete irautea aurreikusten da.

2019·06·07


Etxeberri auzoaren urbanizazio proiektuaren bigarren faseak auzoaren eskubiko aldea hartzen du. Proiektuaren garrantzia ikusita, bi ataletan banatu zen. Lehen atala -2.1.- iazko irailean bukatu zen. Obra horrek 5-7 bitarteko blokeen eremua, auzoaren goiko eremua (1-3 bitarteko blokeak) eta auzoko errepidearen ezkerreko espaloia eta hegoaldeko oinezkoen eremua hartu zituen. Orain, bigarren atal honetan, 1-3 blokeen beheko eremua eta 7. blokearen arrapala, espaloia eta eskailerak berrituko dira. Bost hilabeteko iraupena izango dute lanek.

Ur horniduran egingo diren berrikuntzen artean aipagarria da ur presioaren egokitzea; izan ere, egun, 6-10 blokeetan uraren presioarekin arazoak dituzte. 6, 7, 8 blokeetan, ur presio gutxiegi daukatelako gainpresio balbulak erabili behar izaten dute. 9 eta 10. blokeetan, aitzitik, gehiegizko presioa murrizteko erreduktorea dute. Arazo horiek konpontzeko Oriabentatik datorren sarean erreduktore bat jarriko du Udalak eta bloke guztiei ura presio egokian iristeko. Horrela, bizilagunek ez dute bestelako aparailuren beharrik izango eta, hortaz, egun ordaintzen ari diren aparailu horien kostua desagertuko da.  

Horrekin batera, Udalak udaren amaieran ekingo dio asfalto kanpainari eta horren barruan dago Etxeberri. Auzoko bide nagusia eta etxebizitzen ondoko aparkalekuen zorua berrituko dira.