Berriak

Atzealdea

135.525 euroko diru-laguntzak bideratuko ditu aurten Udalak etxebizitzen alokairua sustatzeko

Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzen azken deialdian 60 eskaera onartu dira (85 pertsona onuradun). Eskaera bakoitzak urteko bataz beste 2.258 euro jasoko ditu. Aurreko urteetan bezala, gehien bat 35 urtetik beherako gazteak (%78,33) onuratzen dira diru-laguntza horietaz.

2018·07·03


Hernaniko Udalak, etxebizitzen alokairua sustatzeko helburuz, diru-laguntza deialdi bat egiten du urtero, eta aurtengo deialdia ebatzi berri du. Guztira, 73 eskaera izan dira eta horietako 60 onartu dira. Onartutako 60 eskaera horietatik 47 gazteek eginak dira (onartu diren eskaeren %78,33).

Diru-laguntza horietaz 85 pertsona onuratu dira (%64,7 emakumezkoak). Urtean bataz beste jasoko duten diru kopurua 2.258 eurokoa da. Udala onuradunei jakinarazpenak bidaltzen ari da pertsona horiek beharrezkoa den dokumentazioa aurkez dezaten.

Etxebizitzen kokapenari dagokienez, 70 kontratuen ia erdia (%48,6) Kaxkon daude. Ondoren, baina oso urrun, Latsunbeberri eta Antziola daude (%7,14 bi auzoetan).

Ebazpen proposamena