Eduki publikatzailea

Atzealdea

Etxez etxeko laguntza eta zahar egoitzaren sukalde zerbitzuen kontratazioak berritu dituzte Zerbitzu Sozialek

2
Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek bi kontratu publiko berritu ditu. Kontratazio publiko horietan klausula sozialak txertatu dituzte:

2017·07·03


-ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA:
Zerbitzu hori adjudikatzeko pleguetan (enpresek bete beharreko baldintzak ezartzen dira horietan) Udalak ezarri ditu zerbitzua emango duten langileen lan-baldintzetan zenbait irizpide. Horren ondorioz, lehiaketa irabazi duen enpresak -Eulenek- 50 langileri baino gehiagori baldintza batzuk hobetuko dizkie. Aipagarrienak soldataren igoera eta lanaldiaren murrizketa dira:
-Soldata igoera: 2017an %3,5, 2018an %2, 2019an eta 2020an KPIa (%1 bermatua).
Esleipen berria martxan jartzean, lanaldi osoan dagoen langile batek ia 600 euro gehiago kobratuko du 2017an; eta 2018an beste 350 euro gehiago. Bi urtetan ia 1.000 gehiago.
-Lanaldiaren murrizketa: urteko lanaldia pixkanaka murrizten joatea adostu da 2020an 1.600 ordura iristeraino.
Emandako pauso honekin, zaintzara dedikatzen diren langile horien lana, emakumeak guztiak, aitortu eta hitzarmen kolektiboaren faltan haien baldintzak hobetu dira.
Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

ZAHAR EGOITZAKO SUKALDEA Auzo Lagun kooperatibari esleitu diote Zerbitzu Sozialek.
Sukalde horrek zahar egoitzari, eguneko zentroari eta jangela sozialari ematen die zerbitzua. Guztira, 229.556 otordu ematen dira urtean.
Zerbitzu horren kontratazioan hiru irizpide nagusi kontuan hartu ditu Udalak:
-Kalitatea: kalitate estandarretako (label...) jakiak eta genetikoki manipulatu gabeko elikagaiak exijitzen dizkiegu enpresei. Ekologikoak izatea lehenesten dute Zerbitzu Sozialek.
-Gertutasuna: barazkiak eskualdekoak izan behar dute Horrela, eskualdeko nekazaritzaren aldeko apustua egiten dugu.
-Ingurumena: garraiorako ontziak berrerabilgarriak izatea exijitzen diegu enpresei eta modu agresiboekin arrantzatutako arrainak debekatuta daude, besteak beste.
Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

1 2