Berriak
Atzealdea

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren lehenengo garaian Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertzen ari da Aranzadi

Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren lehenengo garaian (1936-1945) Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua abiatuko du Aranzadi Elkarteak, Udalaren enkarguz. Emakumeek jasandako errepresioan arreta berezia jarriko dute ikerketa lan horretan.

2019·03·06


  • Emakumeek jasandako errepresioan arreta berezia jarriko dute ikerketa lan horretan, orain arte alderdi hori nahiko baztertuta gelditu delako.
  • Herritarren testigantzak jasotzeko eta informazioa eskaintzeko “Oroimenaren Bulegoa” jarrita egongo da martxoko astelehen eta astearteetan, HHZn.

Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren lehenengo garaian (1936-1945) Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua abiatuko du Aranzadi Elkarteak, Udalaren enkarguz.

Ikerketa honetan, artxibo historikoak, bibliografia eta bilduma partikularrak aztertzeaz gain, garrantzi berezia emango diete herritarren bizipenei, testigantzei. “Frontean, enfrentamentuetan gertatutakoa aski ezaguna da, baina emakumeek atzegoardian jasandako errepresioa, ostera, ez da asko ikertu”, azaldu du Aranzadik. Horregatik, horretan arreta berezia jarriko dute ikerketa lan honetan.

Ikerketaren urratsetako bat da herritarrei testigantzak edota informazioa emateko eta jasotzeko aukera eskaintzea eta, horretarako, “Oroimenaren Bulegoa” jarri du martxan Aranzadik. Bulego hori udaletxearen beheko solairuan (HHZ) jarrita egongo da martxoko astelehen eta astearteetan (18an eta 19an izan ezik). Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Bulego horretaz gain, bi hitzaldi eta erakusketa bat prestatu dituzte Udalak eta Aranzadik elkarlanean. Hitzaldiak Lourdes Herrasti Aranzadiko historialari eta antropologoak “Errepresioa genero ikuspuntutik” landuko du. Bihar, hilak 7, 19:30ean izango da hitzaldia, Biterin.

Josu Chueca Historia Garaikidean doktore eta EHUko irakasleak “Alanbre hesiak berriak zirenean. Erbesteratzeak eta Europako kontzentrazio eremuak gerra arteko Europan” hitzaldia emango du. Espainiako gerra hasi eta horren ondorioz Europara erbesteratu ziren euskal herritarren bizipenak izango dira hizpide. Hitzaldia martxoaren 20an izango da, Biterin.

Eskuorria