Berriak
Atzealdea

Aiora Nikolas, Ane Sanz eta Ainhoa Oskoz, gidabaimena euskaraz ateratzeagatik sarituak

Gida-baimena euskaraz ateratzeak badu saria. Aiora Nikolasek, Ane Sanzek eta Ainhoa Oskozek Hernanin atera zuten gida-baimena 2018an eta atal teorikoaren matrikula eta prestakuntza gastuen ordainketa irabazi dute (400 euro). Guztira, 2018an, Hernanin, 49 pertsonek egin dute gida-baimenaren atal teorikoa euskaraz eta Hernaniko autoeskoletan 71 pertsonek, eskualdeko beste herrietako ikasleak kontutan hartuta.

2019·03·07


2018an Hernanin 49 pertsonek egin dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz eta Hernaniko autoeskoletan 71 pertsonek, eskualdeko beste herrietako ikasleak kontutan hartuta. Horien artean zozketa egin da eta sarituak Aiora Nikolas, Ane Sanz eta Ainhoa Oskoz izan dira. Saria atal teorikoaren matrikula eta prestakuntza gastuen ordainketa izan da (gehienez 400 euro bakoitzak). Aiora Nikolasek eta Ane Sanzek Otamendi autoeskolan atera zuten gidabaimena. Ainhoa Oskozek, aldiz, Hernani autoeskolan.

Buruntzaldeako Udaletako Euskara Departamentuek eskualdeko autoeskolekin elkarlanean gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarrak saritzen dituzte.

Saria jasotzeko ekitaldian hiru sarituak izan dira, Koro Etxeberria Euskara zinegotziarekin eta Rafael Zulaika Hernani autoeskolako ordezkariarekin batera. Otamendi autoeskolako ordezkariak ezin izan zuen egon.

Guztira Buruntzaldean, 2018an, 110ek egin dute atal teorikoa euskaraz, 2017an baino zazpi lagun gehiago. Guztira, azken zortzi urteetan 903 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz Buruntzaldean.