Berriak

Atzealdea

Goiz Eguzki adinekoen elkarteko taberna eta jatetxea ustiatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Gureak-ek

2
Xabier Lertxundi Hernaniko Zerbitzu Sozialetako presidenteak eta Iñigo Apalategi Gureakeko ordezkariak sinatu dute, gaur eguerdian, Goiz Eguzkiko taberna eta jatetxea ustiatzeko hitzarmena. Inaugurazioa ostegunean, hilaren 21ean, 12:30ean, izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

2018·06·19


Goiz Eguzkik itxura berriarekin emango dio ongi etorria sanjoanei. Azken asteotan, egokitze lan batzuk egin ditu Udalak taberna eta jatetxean. Aipagarriena da barra jangela aldera ireki dela eta hemendik aurrera sarbidea ere hortik izango dela.

Itxura ez ezik, eskaintza ere eraberrituko dute Gureak-eko taldeko kideek. Adinekoei zerbitzua emateaz gain, herritar guztiei ireki nahi dizkio ateak. Kanpoaldean -parke aldera- mahaiak jarriko dira eta, barruan zein kanpoan, menuak, ogitartekoak, plater konbinatuak, haurrentzako merendolak ere eskainiko dituzte.

Aste osoan irekita egongo da, astegunetan 10:00etatik 21:00etara; ostiraletan eta larunbatetan ordutegia zabalagoa izango da, afariak zerbitzatuko baitira. Bertako produktuek izango dute lekua bertan.

Goiz Eguzkin aniztasun funtzionala duten 5 pertsonek lan egingo dute, guztiak euskaldunak eta gehienak Hernanikoak.

1 2