Berriak

Atzealdea

GSEF2018 Ekonomia Sozialaren Munduko Foroan parte hartzen ari da Hernaniko Udala

3
Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren 4. edizioa ospatzen ari da Bilbon egunotan. Bertan ekonomia sozialarekin lotura duten 1.700 lagun ari dira parte hartzen; ordezkari politikoak, enpresak, GKEak eta adituak. Edizio honetan azpimarratzen ari dira tokiko erakundeetatik ekonomia soziala bultzatzeak duen garrantzia. Horretarako, mundu osoko 25 alkate gonbidatu dituzte haien erakundeetatik egiten den lana azaltzen, tartean, Hernanikoa.

2018·10·02


Bilboko Euskalduna Jauregian ospatzen ari da, astelehenetik asteazkenera bitartean, Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren (GSEF) 4. edizioa. GSEF nazioarteko sare bat da, eta horretan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak elkartzen dira.

Aurtengo edizioaren gai nagusia hauxe da: “Ekonomia soziala eta hiriak; tokiko garapen inklusibo eta iraunkor baterako balioak eta lehiakortasuna”.

Hasiera ekitaldian -Alkateen Podiuma- mundu osoko 25 alkate gonbidatu dituzte, eta denek beren tokiko erakundetik ekonomia sozialaren garapenari egiten dioten ekarpena azaltzeko aukera izan dute mundu osotik Euskal Herrira etorritako adituen artean. Hernaniko alkate Luis Intxauspe aukeratutako 25 alkate horien artean izan da eta Hernaniko Udalak ekonomia sozialaren alde egindako ekimen nagusien laburpena egin du.

Hiru egunotan, ekonomia soziala hizpide izango dute mundu osoko tokiko gobernuetako ordezkariek, NBEko agentziek eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) eragileek -guztira, 80 herrialdi baino gehiagoko ordezkaritza bat-. Guztira, 1.700 adituk eman dute izena kongresuan, antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera.

Informazio gehiago
https://www.gsef2018.org/eu/

 

1 2 3