Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gurasoak seme-alaben heziketan gehiago eta hobeto inplikatzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak

1
Guraso eskola martxan dago aurten ere. Bi talde antolatu dira: bat 0-11 urte bitarteko seme-alabentzako gurasoei zuzendutakoa da eta bestea 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Tailer parte-hartzaileak dira eta hainbat gai landuko dira: jendartearen aldaketak eta gurasoak egun, haurren garapena, komunikazioa eta emozioak, arriskuak, familia, heziketa, menpekotasun berriak: internet, mugikorrak…

2017·05·04


Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek, urtero moduan, gurasoei zuzenduriko tailerrak antolatu ditu. Prebentzio alorrean egiten diren ekintzen barnean kokatua.

Ikastaro horien helburua da gurasoei tresnak ematea seme-alaben heziketan inplikazio handiagoa izan dezaten, haur eta nerabeen ongizatea eta garapena bermatu asmoz.

Gurasoei informazioa, formazioa eta aholkularitza eskaintzen zaizkie seme-alaben behar psikoafektiboei erantzuna emateko garaian lagungarria izango zaielakoan.

Ikastaroetan dinamika parte-hartzailea erabiltzen da. Ekintzak, esperimentuak, jolasak egiten dira gurasoekin seme-alabekiko harremanerako gaitasunak eskuratzeko.

Ikastaro horietan landuko dira hainbat gai: jendartearen aldaketak eta gurasoak egun, haurren garapena, komunikazioa eta emozioak, arriskuak, familia, heziketa, menpekotasun berriak: internet, mugikorrak…

Seme-alaben adin-tartearen arabera bi talde antolatu dira:

  • 0-11 urte bitarteko seme-alaben gurasoentzat:  maiatzak 15, 22 eta 29 eta ekainaren 5 (11:00-12:30)
  • 12-18 urte bitarteko seme-alaben gurasoentzat: maiatzak 17, 24, 31 eta ekainak 7 (15:00-16:30)

Ikastaro guztiak Biteri kultur etxean izango dira.

Izena eman daiteke ostirala arte (maiatzak 12). Telefonoz: 943 55 78 54 (Ana Goñi)

1