Agenda

Atzealdea

Haur antzerkia: Markeline

11 MAR
Biteri Kultur Etxea

 

Eguna: martxoak 11                Ordua: 12:00

Taldea: Markeliñe                Hizkuntza: euskara

Adina: 5 urtetik gorakoentzat         Sarrera: 2,70 €       

Sarrerak salgai martxoaren 2tik aurrera

"Euria” lanak maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, lisaburdina ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.