Eduki publikatzailea

Atzealdea

Haur, nerabe eta gazteen sustapenerako erdi mailako teknikarien lan-poltsarako lehiaketa ireki du Hernaniko Udalak

Irailaren 11a arte dago eskaerak aurkezteko aukera.

2017·08·23


Hernaniko Udalak lehiaketa-oposizio libre bidezko hautaketa-prozesu bat ireki du haur, nerabe eta gazteen sustapenerako erdi mailako teknikarien lan poltsa osatzeko. Eskatutako titulazioa honakoa da: Gizarte zientzien arloko erdi mailako titulua, unibertsitateko diplomatura edo baliokideren bat.

Lehiaketan parte hartzeko eskaera orria bete behar da, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) eskuratu daiteke, baita GAO-n ere (2017-08-22). Eskaerarekin batera, NAN-aren fotokopia, deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioaren fotokopia, Hizkuntza Eskakizunaren egiaztagiria edo titulazioaren fotokopia eta merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopiak entregatu behar dira. Horrez gain, dokumentazio osagarri gisa curriculuma gehitu beharko da. 

INFO GEHIAGO